Gure filosofia

Baionan Kantuz, euskal kantuarekiko maitasuna akuilu duten Baionako bi Ikastolatako (*) burasoen xede batetik abiatu da, Oihana eta Hiriondo Ikastolak.

Baionan Kantuz-en ibilmoldea sinplea da, hitzak banatu ondotik (ikus liburuxka), publikoa kantaraztea du xede.

Horretarako hitzordu anitz eta bertan : erritmoa ezartzen duen koroen arduraduna, musikariak, kantariak, hitzak biltzen dituen liburuxka, diskak.

Baionan Kantuz-en helburua bikoitza
da :

  • euskal kantagintza belaunaldiz belaunaldi iraunarazi ( «la, la, la» sinpletik at)
  • Baionako Ikastoleri diru iturri bat eskaini

(*) Badu hogeita hamar urte baino gehiago, Ikastolek erakaskuntzaren bidez, Euskararen biziraupena bermatzen laguntzen dutela.

Hitzaldi handirik gabe, euskara irakurtzen dakienak badaki zer kenka txarrean den euskara Iparraldean. Orotara haurren %9ak menperatzen du euskara, ber denboran BAB-ko buraso gazteen %55ak euskarazko erakaskuntza bat nahi dute beren haurrentzat. Azken zenbaki hunek esperantza handia ematen du.

Aita-ama gazte, ez beha egon, hauta euskal eskola zure haurrarentzat, euskara zu bezala begira dezan eta zurekin betan indart dezan.