Baionan Kantuz, euskal kantuarekiko maitasuna akuilu duten Baionako bi Ikastolatako (*) burasoen xede batetik abiatu da, Oihana eta Hiriondo Ikastolak.
Baionan Kantuz-en ibilmoldea sinplea da, hitzak banatu ondotik (ikus liburuxka), publikoa kantaraztea du xede.
Horretarako hitzordu anitz eta bertan : erritmoa ezartzen duen koroen arduraduna, musikariak, kantariak, hitzak biltzen dituen liburuxka, diskak.
Baionan Kantuz-en helburua bikoitza da :
- euskal kantagintza belaunaldiz belaunaldi iraunarazi ( «la, la, la» sinpletik at)
- Baionako Ikastolari diru iturri bat eskaini
(*) Badu hogeita hamar urte baino gehiago, Ikastolek erakaskuntzaren bidez, Euskararen biziraupena bermatzen laguntzen dutela.
Hitzaldi handirik gabe, euskara irakurtzen dakienak badaki zer kenka txarrean den euskara Iparraldean. Orotara haurren %9ak menperatzen du euskara, ber denboran BAB-ko buraso gazteen %55ak euskarazko erakaskuntza bat nahi dute beren haurrentzat. Azken zenbaki hunek esperantza handia ematen du.
Aita-ama gazte, ez beha egon, hauta euskal eskola zure haurrarentzat, euskara zu bezala begira dezan eta zurekin betan indart dezan.