Baionan Kantuz, Baionako bi Ikastolatako burasoek sustaturiko proiektua izan zen, Oihana eta Hiriondo ikastolak.
Badu hamaika urte Baionan Kantuz-ek Baionako merkatua girotzen duela, hilabeteko laugarren larunbatean, 11h30-etatik 12h30-etara. Saio hunen aitzinetik errepika bat izaten da 11-etan «Lacarre» plazan.
Hitzordu nagusietako bat herri Urrats eguna izaten da.
2006. urtetik, 1901 legearen pean den «La TUNTUNA» izeneko elkarteak kudeatzen du Baionan Kantuz.
Ibaialde elkartearekin elkartzen da «Jacques portes» plazako Karrikaldia girotzeko, Baionako festen denboran.