Bedatsian
Hitzak - Auteur
Roger IDIART
Musika - Compositeur
Beñat SARASOLA
> Les paroles:
Bedatsian dirade zühainak loratzen
Udan ekiarekin bazterrak berotzen
Larrazkenean aldiz egünak ilabürtzen
Negian haize hotza hezürretan sartzen
Ez gal gure odol berua
Bizi dadin gure Xiberua
Aspaldian bizi da gure popülia
Zazpi probintzietan oso berexia
Kantore zahar eta jauzi emailia
Xoriñua bezala txülüla joilia
Jendek erraiten die mündian gisala
Hau bezalako lekü eijerrik ez dela
Bena gure xokua hüsten ari dela
Eta segür hiltzeko pündian girela
Tristeziaz besterik behar dügü heben
Bizitzeko lotsarik ez dezagün üken
Oi Xibero maitia ez zira galdüren
Zure semek zütie bihar salbatüren