Auzoan zer berri den
Musika - Compositeur
HERRIKOIA
> Les paroles:
Auzoan zer berri den dugun egin kantu
Zonbaiten berriekin nola ez harritu ?
Andrea errori-ta senharrak min hartu :
Mixelengo Batitak adarrak baditu.
LA LA LA LALA...
Apeza ari zaikuk prediku-alkitik
Denak beira gaitezen gormant izaitetik.
Bera nola den bizi jendeak bazakik :
Xardina utzi eta tira oilaskotik.
Biden arimatzea hitzeman ondoan
Gure mera lo dago bertzetik gogoan
Berak bide ederra badu alartzean
Bertzeak goait daudela zangoak lohian
Brentsak gure mahatsa zoin ontsa tinkatzen :
Ez da jus guti baizik patsean gelditzen :
Perzetura halere brentsari nausitzen,
Gure moltsa guziak osoki tturintzen.
Herriko mutzurdinak elhe eta elhe,
Mezatik jali-ordu, jenden jorratzale :
Nehork ez galdaturik, hain zire tetele,
Mendekatzen dirade, pika eta bele…
Ez nahiz heien pare guhaur bilakatu,
Hobeko dugu orai ixilik gelditu :
Ez dugu ez gezurrik kantuan sakatu :
Bainan egiak ere mugak behar ditu.
Hemen laster xehetasun batzu kantu huni buruz