AMA
Hitzak - Auteur
OXOBI-TXAKUN
Musika - Compositeur
OXOBI-TXAKUN
> Les paroles :
Maitatua sobera, nintzelarik haurra,
Ez nakien nik zer zen amaren beharra;
Bortu batean orai naiz bakar bakarra,
Amaz oroit orduko heldu zaut nigarra!
Hegalñoak azkartzen sendituz geroztik,
Baitoazi xoriak ohantze gozotik
Halaber joan ninduzun amaren altzotik
Ahantzia bainute herrian engoitik...
Engoitik!
Aho batek eztiki diolarik: Ama!
Hitz goxo bakar horrek mundu bat derama.
Ama baino hoberik zer ditake asma
Horren maitatzen beraz gaiten oro tema!