Xorieri mintzo zen

Hitzak - Auteur
Michel LABEGUERIE

Musika - Compositeur
Michel LABEGUERIE


Il parlait aux oiseaux ...

Les paroles :

Xoriei mintzo zen, mintzo zen errekari
Oihaneko zuhaitzeri ta zeruko izarreri
Mintzo zen haizeari xoro batentzat zaukaten
Xorieri mintzo zen xoro batentzat zaukaten.

Ez zakien irakurtzen gizonen liburutan
Bainan ongi bazakien zeruko seinaletan
Zeruko seinaletan ta jenden bihotzetan.
Haurrek zuten harrikatzen, zahar gaztek trufatzen.

Etxekoek berek ongi laneko baliatzen
Laneko baliatzen eta gosez pagatzen.
Hil da xoroa bakarrik bakarrik da ehortzi
Ez zen han krixtau bat ere salbu lau hilketari
Salbu lau hilketari ta apeza kantari.

Hilobian ezartzean haizea zen gelditu
Xoriak ziren ixildu zerua zen goibeldu
Zerua zen goibeldu ta jendea orroitu.

 

kantuak / liste des chants

www.baionan-kantuz.com