Habanera

Hitzak - Auteur
Xabier LETE

Musika - Compositeur
Xabier LETE

> Les paroles :

Berriro itzuliko balitz iragan denbora arrotza
Berdin kontsumi nezake vainilla gozo artean,
Itsaso urrun batetan irudimena galdurik
Udaberriko euritan larrosak bizten ikusiz…
Osaba komerzianterik ez nuen izan Habanan
Pianorik ez zegoen bizi nintzen etxe hartan
Nexkatxen puntilla finak udako arratsaldean
Errosario santua neguko gela hotzetan

Ezpainek gordetzen dute ezpain bustien gustoa
Desiozko hotzikaran etsipenaren tamalez
Gauak zelatan dakusa kontzientzia bilutsik
Badoaz ordu geldiak gogorapenen hegalez.
Jaio ginen, bizi gera, ez dugu ezer eskatzen,
Itsasontzia astiro kaiatik ari da urruntzen,
Antillak zintzilik daude argazkien paretetan
Karta bat idatziko dut norbaitek erantzun dezan.

Tabako ron ta kanelaz sukartutako ametsetan
Algarak entzuten ziren Habanako putetxetan
Abanikodun mulatak gauari haize egiten
Musiken aide nagiek odola erretzen zuten.



Jaio ginen, bizi gera ...............

kantuak / liste des chants

www.baionan-kantuz.com