Gora ta gora

Hitzak - Auteur
Gabriel ARESTI

Musika - Compositeur
Natxo DE FELIPE

> Les paroles :

Gora ta gora beti
Bai gora lapurdi
Euskera bizi gaitu
Eta bizi bedi

Gorantza doa agudo kapitala
Eta Lapurdi beti dago apala
Aldrebesturik dago mundu zitala
Konformatzen ez bagara
Ze pekatu mortala!

Gurea ez da bizi modu normala
Lurra lantzeko aitzurra eta pala
Lanaren truke kobratzen erreala
Benetan da miserable
Euskaldunon jornala

Munduan ezin bizi diteke hola
Merkatuetan dena gora doala
Etxera eta zopa guztiz argala
Kriseiluen olioa
Ez da postre formala

Jabeek dute kontzientzi zabala
Kakastu dute gure lurren azala
Baina Lapurdi ez da hain zerbitzala
Burruka garbian dago
Hori da printzipala

--------------------

« Vive la province du Labourd ». Chanson phare du groupe Oskorri (Biscaye, 1972) sur un air connu tchèque et des paroles de Gabriel Aresti (Bilbo, 1933-1975) qui raille les conditions de vie du prolétariat.

Gabriel Arestiren (Bilbo, 1933-1975) hitzak Oskorrik (Bizkaia, 1972) txekiar doinu batean moldatua eta Lapurdiko probintziako langileria omore askorekin ohoratzen duena.

kantuak / liste des chants

www.baionan-kantuz.com