Arrosako zolan

Hitzak - Auteur
TXATO

Musika - Compositeur
Peio AGORRIDI

> Les Paroles :

Arrosako zolan, kantu zirimolan
nahiz eta telebixtan ez gaituzten modan
Euskararen garra, lokarri azkarra,
gau ilun honetako gure artizarra
        Zazpiehun langile, sutsu ta ekilez
        oraina ta geroa ez ditaizke berez,
        kontzertu hunen bidez, musika eztiez,
        euskal izen ta izana, betikotz bat bitez. (2)

Koka ta hanburgesa, euskaldun baldresa
gustua galtzea ere zer dugun errexa!
Kendu nahi digute, bihotz ta bertute,
izaki klonikoak egin nahi gaituzte.
        Jo dezagun bada, goraki aldaba
        multinazional hoien herria ez gara,
        bretoi ta kortzikar, kanak okzitandar
        nor bedera izaiteko har dezagun indar (2)

Munduko herrien ta irrati libreen
bilgune goxoa guk dugu urtero hemen
uhainen ildoan, asmoak geroan
elkarren ezagutza daukagu gogoan.
        Munduko erronkak, herrien borrokak
        bildu gara hausteko zapalkuntzen sokak
        dantza ta irria, kantuz ilargia,
        gau hontan zoriontsu da Euskal Herria  (3)

-------------------

Cette chanson fut créée à l'occasion des premières éditions du Festival EHZ, festival indépendant musical et altermondialiste.
Ces premières éditions avaient lieu à Arrosa; par la suite le Festival a eu lieu à Hélette, à Mendionde et à Irissarry.

kantuak / liste des chants

www.baionan-kantuz.com