Martxoko 24ko Baionan Kantuz
11h : Lacarre plaza
11h45 : PILORI
Martxoko Baionan Kantuz lekuz aldatuko da bere bigarren partean hala beharrez. Hain zuzen, lehengo auzitegi xaharra obretan da saltoki bat bilakatzeko.
Ez da hortik urrun joanen kantu ekitaldia, hautatuz aldamenean den Pilori, nahiz ez den leku gisa, xortean tiratua izan kutx ala pil hori. Baionaren lehen iturri gunea da, elkartzeko leku historikoa eta Baionan Kantuzeko kantuek ahantz araziko dituzte, leku hortan oihuka ar arazten ziren kondenatuak.
Bestela, lehen hitzordua 11etan Lacarre plazan iraganen da, beti bezala, kantu berrien ikasteko eta horietan Oxobi idazlearen Ama, Txakun taldeak berritu zuen moldean. Larunbata arte udaberri hastapenaren elgarrekin kantatzeko !
Kantuen programa :
Lakarren :
Aberriaren mugak (50),
txikia (25),
herria zain (48),
kanta (14),
auzoan zer berri den (66),
ama (24),
ardo xuria (51).
Pilori lekuan:
Zenbat gera (15),
aitatxiren autoa (42),
papo gorri (27),
itsasoari begira (35),
haizea (20),
Ez ez dut nahi (69),
gogoaren baitan (30),
guk Euskaraz (6).