Katalina de Erauso Pastorala : igandean

BAIONA -KATALINA DE ERAUSO PASTORALA IGANDE HUNTAN

1.Goizeko ibilaldirako, pastoralak dei egiten du haiekin kantuz ari nahi duten guzieri, 10ak45etan Chaho Pelletier kaian izaitea hiru kanturen elgarrekin emaiteko. Jada Buhaminak, Haiz’Egoa eta Baionan Kantuz taldeak han izanen dira Eperra, Baratze bat eta Oihanean zoin den eijer kantoreen xaramelatzeko.

2.Baskaltzeko txartealak salgai dira pastoralaren webgunean. Ez gal denborarik! 300 leku daude eta bestalde Ikastolaren taloak ere izanen dira eguerditik.

3.Eros sarrerak aintzinetik eta jin tenorez arratsaldean. 3500 leku dauzkan Laugako ateak arratsaldeko 2etan idekiak daizke. Baionan sartzea eta autoaren aparkatzea inguruan zaila daike.

4.Egun haundia izanen da Baionan igandean eta xehetasun guziak horren ederki bizitzeko aurkituko ditutzue www.katalinapastorala.eus webgunean. Igande arte

 

Igandeko egiteraua :

 

 
argazkiak : Marc Van Loey

 

< Retour à la liste d'actualités