Frantxe joan zaiku

 

Frantxe joan zauku maite zituen iraultzalari eta poeten ganat.

Frantxe, Patrick Franchessena, gure laguna, Baionan Kantuzeko betiko musikaria, joan zaiku.

Joan den asteak, Baionan Kantuzen eta ekitaldi hori antolatzen duen Tuntunaren sortzaileetarik izan den « Frantxe », Patrick Franchessenaren herioaren berria ekarri dauku,  dolu bizian sartuz bere familia eta 18  urte hauetan jei horren baitan bildu lagunak.

Omenaldian entzun hitzak:

> Gillomen hitzaldia (itzulia)
> Jean Marc-en hitzaldia
> Patxiren bertsoa


Laugarren larunbateko pelegriek hartaz ditugun oroitzapenak partekatzeko eta haren hutsak ekarri minaren elgarrekin soleitzeko,  urtarrileko hitzorduaren Lacarre plazako partea hari dedikatua daike, Frantxek zuen izpiritu airos eta jendekinarekin.  Ohoratu nahi duten guziak ongi etorriak dira,  jarraikitzen ikusi nahi zuen elgarretaratze hortarat.

Kantuen programa :

LAKARRE PLAZAN – FRANTXERI:
 
Iduzki denian (47)
Mendian gora haritza (40)
Haizea (65)
Itsasoari begira (53)
Argi zirrinta zenian (28)
Martxa baten lehen notak (32)
edo
Baldorba (52)
Andrek proposaturik, egia biziki maite zuela
Lau haizetzara (5)
 
LEHENGO AUZITEGIAN:
 
Dama gazte (61)
Itsasoan urak handi (54)
Behin batean Loiolan (8)
Kanta (63)
Loretxoa (30)
Nola bizi hala kanta (59)
Txalaparta (69)
Guk Euskaraz (18)





< Retour à la liste d'actualités