Baionan Kantuz urteko azkena

Baionan Kantuz urteko azkena :
abendoaren 31an 12:00 merkatu plazan

kantuz urtea bukatzeko !

Abenduaren 31a kantuz ospatzen du urtetan Tuntuna elkarteak, proposatuz azken Baionan Kantuz bat egun hortan. Helduden asteartean 12etan hitzordua emana da Merkatuko plazan ateria balin bada (edo Albert 1er eskolan aroa alde ez bada).

Deneri galdegina zaie urdin karrokazua den baserritar zapiaren emaitea erakusteko nor giren eta nun gauden. Egun hortan programa luzeago eta airosa  proposatuko du Tuntunak. Kantu ezagunak eta airosak izanen dira kasirik guziak salbu bi, bainan azken hilabetetan frogatu ahal izan den bezala, publikoak jada beretuak ditu. Hauek dira En Tol Sarmientoren « Zurekilan batean » famatua eta Xiberotarrak taldearen « Xorrotxak », hau ere denbora labur barne jendeen aho eta gogoetetan dabilen abestia.

31a arte eta anartean botza berotu.
kantuen programa :

Loretxoa                 36
Arratsalde honetan   20
Zurekin batera         10
Txikia                      38
Haizea                     44
Ardo xuria                77
Xorrotxak                   5
Zeren zeren              62
Bake mina                18
Athenryko zelaiak      14
Nola bizi hala kanta    29
Topa dagigun             74
Gogoaren baitan         51
Guk euskaraz             71

Liburuttoa salgai izanen da 3 € prezioan.

Astearte arte !

< Retour à la liste d'actualités