Baionan Kantuz Urrikoa
Baionan Kantuz Urrikoa
Urriaren 28an 11:00
Euskal museoaren aintzinean
Horra jada urriaren laugarren larunbata begi bixtan, Baionan Kantuzen antolatzaile eta segitzailek sekulan ahanzten ez dutena.
Beti bezala, Euskal Museoaren aintzinean bilduko dira goizeko 11etan, xaramelatzeko aurtengo liburuxkako kantuak, Tuntuna elkarteko kantari eta soinulariek prestatuak.
Oraikoan « Urtxintxa » Manex Pagolaren kantu famatua eta zentzuduna errepikatua daike, berriagoa den kantu batekin. Egia erraiteko, frantses baten bertsioa da, « Armstrong », Okzitaniako Tolosar kantari famatu batek moldatua eta Tuntunakoek euskararat egokitua.
Aste buru hau koroen aste burua izanen da Baionan eta Baionan Kantuz izanen da koro herrikoi eta zabala, nahi duenak praktikatzen ahal duena. .
Kantuen programa :
- Agure zaharra 22
- Urtxintxak oihanian 14
- Amstrong 8
- Dama gazte 57
- Herria zain 61
- Lau haizetara 29
- Arratsalde honetan 18
- Txikia 39
- Ixil ixilik dago 62
- Mariñelaren kontrapasa 65
- Ituringo arotza 68
- Gogoaren baitan 50
- Guk Euskaraz 68
Larunbata arte !