Baionan Kantuz : samedi 24 Mai


Baionan Kantuz : Maiatzekoa

Gure hilabeteko hitzordua, helduden larunbateko dugu, laugarrena delakotz, larunbatez aberats dugun maiatza huntan.

Apirilean, Baionan Kantuzek ederki ospatu zuen bere 17garren urtaburua, Euskal Herriko zazpi hegaletarik jin kantariekin eta aorduko atera liburutto berriarekin.
Huntan hamar kantu berri gehitu dira usaiakoeri, bakotxaren errepertorioaren haunditzeko gisan.

Larunbat huntan azken aldietan ikasi kantuak barnatuko ditugu eta horietan Bilintxen « Behin batean Loiolan » famatua, John Denver amerikararen doinuarekin alaire emango duguna.  

Kantuen egiteraua :

Lacarre plazan:
Gora ta gora (52), txatxamatxalinatxu (16), bake mina (15), behin loiolan (8),Trapu zaharrak (14), iruten ari nuzu (6), itsas ontzi baten (61), ixil ixilik (50)

Jauregiko mailetan :
Jauregiko mailetan (35), eperra (49), mendian gora haritza (20), jaun baruak (47),Argi zirrinta zenian (17), begiak farrez (57), ardiak lerro (24), guk euskaraz (51).

Larunbata arte !

 

< Retour à la liste d'actualités