Baionan Kantuz Otsaila 2025

Baionan Kantuz 2025 Otsailarena :
Otsailaren 22an 11:00 Roland Barthes plazan,
« zirtzilez » mozorroturik Baionako Ihauterikari.


Otsailaren 22a dugu Baionan Kantuzen eguna, eta ere Baionako Ihauteriena.

Tuntunako kideek ez zuten egun hori huts egiten ahal eta denak Lapurdiko Ihauterietako Zirtzilen mozorroa dukete, egun hortako Ihauterien lehen hitzorduari zor zaion tonuaren emaiteko. Publikoa ere gomitatua da ber gisan edo nahi duen bezala mozorrotzera. 

Zirtzilak trapu zaharrez eta xingolez jauntziak dira eta programan ere hori azpimarratua daike « Trapu zaharrak » Iparragirreren kantuarekin.
Bestalde Eñaut Etxamendik Eñaut Larraldekin emaiten zuen “Ama zer duzu nigarrez” kantua ere estrenatua daike, Baxe Nafarroako bikote mitikoa gogoan. Ihauteriak hala manaturik, Baionan Kantuz Roland Barthes gunean iraganen da eta ateririk ez balitz, Albaert 1er eskolan.


Kantuen programa :

- Aberriaren mugak             40
- Norat hoa                         24
- Itsasoan urak handi           28
- Mariñelaren kontrapasa      68
- Xorrotxak                           5
- Ama zer duzu nigarrez         7 (akapela)
- Trapu zaharrak                  45
- Eki eder                            47
- Martxa baten lehen notak   17
- Auzoan zer berri den          70
- Zurekin batera                   10
- Arratsalde honetan             20
- Guk euskaraz                     71

Liburutxoa salgai izanen da, beti bezala, 3 €tan.

Larunbata arte !

< Retour à la liste d'actualités