Baionan Kantuz : Maiatzekoa


Baionan Kantuz: Maiatzekoa

>> bideoak eta argazkiak ikusi


Joan den hilabeteko Euskal Herria Kantuz hitzordu nagusiaren ondotik, maiatzak ohiko ozkarat ekarriko du Baionan kantuz, hots lekuko kantarien biltzarraren heinerat.

Parada on bat orduan sobera aipatuak izan ez zen liburuxka berriaz bi hitzen erraiteko. Apirilean beti liburutto berria ateratzen du Tuntunak urteko kantu berrien hitzen eskaintzeko eta aurtengoak zazpi kantu berri ekartzen dauzkigu Hertzainak, Ken zazpi edo Niko Etxart eta Imanolenak besteak beste.

Kantu bakotxak bestalde dauka "flax kode" bat, oraiko smartfon telefonoekin irakurtzen ahal dena, agert araziz kantu bakotxari buruzko xehetasunak eta erran nahia bi hizkuntzetan.

Hots liburutto konektatua da aurtengoa eta helduden larunbateko hitzorduari konektatzeko programa hemen duzue, oraiko kantu berria arras ezaguna den “Euskal Herrian euskaraz” kantua daikelarik. 

Kantuen programa :

Lakarren :
 
-  Begiak farrez farre (56)
-  Mendian gora haritza (40)
-  Bale ihizi (46)
-  Euskal Herrian Euskaraz (41)
-  Itsas ontzi baten (59)
-  Errota zahar maitea (45)
-  Nola bizi hala kanta (59)
 
Auzitegi aintzinean :
 
-  Gora ta gora beti (62)
-  Kanta (63)
-  Goizean goiz jeikirik (39)
-  Baratze bat (26)
-  Behin batean Loiolan (8)
-  Peña Baiona (35)
-  Gogoaren baitan (20)
-  Guk Euskaraz (18).

Larunbata arte !

 

 

 

< Retour à la liste d'actualités