Baionan Kantuz : 17garren urteburua !

Apirilaren 16an : Baionan Kantuz :17 urteburua

11h : kalostrapean                   
11h45 : Jauregiko mailetan - Espaniako karrika
12h30 : Aperitifa ...

Bideoak ikusi :
>> ZORIONAK ZURI
>> IRUTEN ARI NUZU
>> BEHIN BATEAN LOIOLAN

1997ko apirilaren 27an, Baionako Ikastoletako 40 bat buraso biltzen ziren Lacarre plazan 8 euskal kantuen emaiteko, eta beren agerraldiaz pozik izanez, merkaturat jausten ziren errepertorio beraren errepikatzerat.

17 urte eginen du datorren larunbat huntan, hilabeteko laugarren larunbat guziz kantatzen dela Lacarre plazan eta Merkatuan, bainan ere Espainiako karrikan edo Katedraleko kalostrapean.

Aldiro 200 bat kantari biltzen dira eta parada haundietan aise gehiago, ahantzi gabe Baionako Bestetako Karrikaldiko ekitaldiaren arrakasta.
Baionan Kantuz Baionako tradizio bat bilakatu da eta eredu ere hainbat Euskal Herriko hiri eta herrientzat.

Larunbat huntan preseski, Iruña, Donostia, Bilbo eta Iparraldeko hainbat tokietarik kantariak juntatuko dira usaiakoeri, ohoratzeko urteburua.

Programan bi kantu berri estrenatuak daizke :
- Iruten ari nuzu, 14eko gerlarat zoatzin Baionako 49garren ereximenduaren himnoa zelakotz, hunen oroitarazteko asmoz gerla horren mendeurrenkari 
- Behin batean Loiolan, Bilintx Donostiarraren bertsu sorta, John Denver amerikararen doinuan kantatuko duguna Egan taldeak eguneratu zuen moldean.

Hots progama aberatsa liburuxka berri batean aurkituko duguna, urtaburu bakotx kantu berriak ere lerrokatzen baititu Tuntunak, urte guzian gogotik kantatzeko gisan. Larunbata arte

Larunbata arte !

kantuen programa :

Place Lacarre :

goizean goiz jeikirik, errota zaharra, txatxamatxalinatxu, argin zirrinta zenian,
iruten ari nuzu, nola bizi hala kanta, behin batean loiolan edo bake mina, loretxoa.
 
Marches du Palais :
 
jauregiko mailetan, zenbat gera, kanta, itsasoan urak handi,
anthenryko zelaiak, gogoaren baitan, ardiak lerro lerro, guk euskaraz.

< Retour à la liste d'actualités