Baionako bestak 2016
Baionako Bestak 2016 :
Baionan Kantuz : 20:00 Jacques portes plazan (Galeries Lafayette aintzinean):
Ostegunean, Larunbatean eta Igandean.
Ostiralean, Ibaialde izanen da.
Prestatzeko :
>> Jota berria 2016 !
Baionako Bestetako KARRIKALDI :
Hamekagarren urtearentzat , Jacques Portes plaza izanen da euskal kulturaren atea Baionako Besten ostegunetik igande arte. Zinezko herriko plaza batetako giroa suspertuko dute Baionako euskal elkarteek bi memento nagusiekin: arratsaldeko 4ak eterdi eta 7ak artean ikusgarriak, ondotik arratseko 11ak eterdi arte praktika, arratsalde guzian Ikastoletako talo eta edariak hor daizkelarik indar betetzeko.
Ikusgarrietan, Lerenseko Los Chancaires, makol gainean ibiltzaileak ostegun arratsaldean Karrikaldi idekiko dute, ondotik Haiz’Egoa Tiki Baionako haur koroak Maialen Errotabehere buru beren lehen agerraldiatarik bat segurtatuko dutelarik. Ostirailean Iparraldeko Makilarien txapelketa iraganen da ohi bezala, Baionako Buhaminak emazte koro ezagunak Bestetako beren kantaldi nagusia emanen dutelarik ondotik. Larunbatean Leinua konpainiak bere aurtengo ikusgarria proposatuko dauku, Nafarroako Boces de Navarra taldearen joteri lekua utzi aintzin. Igandean Orai Bat Baionako taldeak dantza partea segurtatuko du, kanturako hor daikelarik Xiberoako Hor Hor emazte hirukote gaztea Maika Etchekopar ezagunaren inguruan.
Praktikaren aldetik Dantzazpi Leinuako txarangak eremanen du hiru gauez, igandekoa aldiz, Orai Batekoak. Baionan Kantuz Tuntunaren esku daike gau guziz salbu ostirailean, orduan Ibaialdekokorok airostuko duelako. Karrikadantzarentzat lau talde daizke, ostegunean Los Chancaires Lerenseko dantza taldearen txaranga, ostirailean Madda Maider euskaldun eta katalan bi emazten bikotea, larunbatean Remolin okzitandar taldea eta igandean Trikili Trakala, Makeako taldea eta Karrikadantzaren antolatzailea.
Hots, Jacques Portes plazaren itzal gunean euskal doinuek eta Ikastolako ostatuak jenden gogo bihotz eta sabelen betetzeko guzia dukete, Baionako Bestak urte batez gehiago ederrak izan daitezen.
Katalina de Erauso Pastorala :
Aurtengo kultur gertakaria Baionan, Katalina de Erauso pastorala izan da eta hunek bere oihartzuna izan behar zuen idekitze ofizialean, Katalinaren personaia ereman duten 3 süjeten kantuarekin. Azken gertakarien gatik anulatua izan da, beraz hauen entzuteko datorren parada, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, irailan 3an arratsaldeko 6etan izanen den emanaldian daike. Oraitik sarrerak salgai dira antzokiko webgunean: https://sarrerak.donostiakultura.com
Jota 2016
Urte guziz bezala, Baionan Kantuz antolatzen duen Tuntuna taldeak jota bat sortzen du, aurten Baionak ekainaren 4 eta 5ean ezagutu duen kirol eta kultur aste buru aberatsa duelarik aipatzen.
--