Abendoaren 31a eguerditan


Baionan Kantuz : urteko azkena

Ohidura bat da Baionan, Baionan Kantuz ekitaldiak hasten du urteko azken egunaren despeditzea abendoaren 31an.
Ostirail eguerditan ttanko, Tuntunak oren bat kantu programa hasiko du merkatuko galerian, programa bat urteko kantu airosenekin osatua bainan ere Xabier Lete zenaren omenez, Urnietako poetaren bi kantuekin: Habanera eta nolaz ez, Xalbadorren heriotzean.

Aintzineko urteetan bezala, jender Olentzero jauntzietan etortzea galdegiten du Tuntunak. Ostirail arte, xuxenean merkatuko galerietan eta Olentzero jauntzietan.

Kantuen programa :

Zenbat gera (11), Habanera (31),  Aberriaren mugak (16),  Eperra (27),  Aitatxiren autoa (38),  Mendian gora haritza (18),  Jaun baruak (49),  Zazpiak oihal bat (46), Ardiak lerro lerro (50), Xalbador (36), Guk Euskaraz (32).

< Retour à la liste d'actualités