Ixil ixilik dago

Hitzak - Auteur
HERRIKOIA

Musika - Compositeur
HERRIKOIA

Les paroles :

Ixil ixilik dago, kaia bazterrian
untzi xuri pollit bat uraren gainean. (bis)

Goizek'ordu bietan esnatutzen gira
arrantzaliak beti joaiteko urrutira.(bis)

Pasatzen nintzanean zure leiho petik
nigar'heldu zitzautan begi bietatik: (bis)

Zergatik (5) nigar egin?
Zeruan izarra dago itsaso aldetik. (bis)

Bat, bat, bat,
bazter ondo ibili, bazter ondo ibili
Bi, bi, bi,
ez naiz ondo ibili, ez naiz ondo ibili
Hiru, hiru, hiru,
golkoa bete diru, golkoa bete diru
Lau, lau, lau, xardin eta bakalau.

Anteron txamarrotia,
txingarren bigotia,
Haretxek derauka, (derauka)
preso tximinoia. (3)

Hau dek, hau dek, hau dek omoria
Kontsolatzeko, kontsolatzeko
Euskaldun jendia

Kalian gora, kalian behera
Kalian gora zezena (4)

Hau dek ...


------------

Ce pot pourri très populaire nous invite à deux heures du matin à accompagner les pêcheurs qui partent du port pour terminer en plein encierro des fêtes de la San Fermin à Pampelune vers huit heures du matin.

Kantu nahasketa herrikoi hunek goizeko bietan itsasorat doatzin arrantzaleen ganat garamatza, bukatzeko Iruñako San Ferminetako entzierroan goizeko 8ak aldean.

kantuak / liste des chants

www.baionan-kantuz.com