Hé Docteur

Hitzak - Auteur
Patrick Franchessena - Frantxe

He, sendagile, berriz etorriko ahal haiz

Gure biziaren edertzeko

Ez dugu etorkizunari inposatzen dioten

Zerga ordaindu nahi

Gauza bat baizik ez nikek gogoko

Tu egitea ustel horieri

Magistradurako haundi mandieri

Gure bizia beren legeaz usteltzen digutelako

Eta zer egin zahar okitu horietaz

Medikuen Ordena ordezkatzen omen dutenetaz ?

Hauxe egin nahi niekek :

Ausiki beren buru muin eihartuak

Beren judu itzatua goraltxatzen duten

Sofrikarioaren laudatzaileen

Kontzientzia txarraren hariak

beharko ditiuk ere askatu

Sendagile, hator nere etxe onerat*

Janen diaguk txuleta bat

Eta besta egiten jakinen diaguk

Zoriona beti nagusi daikek.

 

Eta hire gaixoa izan nahi diat

Minbiziak ez didalarik

Gehiagoko denborarik utziko

Hor izango haiz behar deneko.

 

*etxe ona: Bonne maison frantsesez, hain zuzen oroitarazteko Bonnemaison sendagilea

Hemen laster xehetasun batzu kantu huni buruz

kantuak / liste des chants

www.baionan-kantuz.com