Arbola Gainean
Hitzak - Auteur
Per Pol BERZAITZ
Musika - Compositeur
Beñat SARASOLA
> les paroles :
Arbola gainean xoria da kantatzen
Kantatzen da eta bazterrak inarrosten
Inarrosi eta hostoa da erortzen
Euskal bihotza da bilaiz egoiten
Bilaizi ondoan han dira errabian
Xiloka beltzian handik elki nahian
Handik elki eta kantatzera abian
Lagün zonbait bidian ikusiko agian…
La, la, la, la…
Goiz argi eder bat beti jeikitzen nunbait
Nunbait jeiki eta zorionean zonbait
Bizi hobeago denek dukete gogo
Bainan bakarrik ezin egin asmo.
Haur baten sortzeko sofritze beharrezko
Bizi hobetzeko legeen bihurtzeko
Nor da abiatzen lagün zonbaiten biltzen,
Herriaren salbatzen, herioari kentzen?
La, la, la, la…
Gaur Euskal Herrian zuhaina da landatzen
Landatzen da eta gero fruitü ekartzen
Fruitü ekar eta haizea da kexatzen
Iraultzalaria madarikatzen…
Jar giten ildoan igeri izerdian
Izerdian eta lepo zainak hegian
Besoez eta botzez, hortzez eta haginez
Lagün bat zorionez ikusiko dugunez.
La, la, la, la…