Agure zaharra

Hitzak - Auteur
Gorka KNÖRR

Musika - Compositeur
Luis LLACH

> Les paroles :

Agure zahar batek zion bere etxe aurrean
Goizean goiz lantokira irtetzen nintzanean,
Ez ahal dek gazte ikusten gure hesola zein dan
Desegiten ez badugu bertan galduko gera

Bainan guztiok batera saiatu hura botatzera
Usteltzen hasia dago ta laister eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan ta bultza nik hemendikan
Ikusiko dek nola nola laister eroriko dan.

Bainan denbora badoa nekea zaigu hasi,
Eskuak zartatu zaizkit eta indarrak utzi
Usteltzen ba dago ere karga badu oraindik
Berriz arnasa hartzeko dezagun alkarrekin.

Agure zaharra falta da gure etxe ondotik,
Haize txar batek hartuta ereman du hemendik.
Haur batzuk ikusten ditut eta inguraturik
Aitona zaharraren kanta nahi diet erakutsi

La la la la ...

------------------------------------

Cette chanson est l’adaption de « L’Estaca », chanson anti franquiste du célèbre chanteur catalan Lluis Llach (Gerone, Catalunya, 1948) faite par Xabier Lete (Oiartzun, Gipuzkoa, 1938-2003) pour le plus catalan des chanteurs basques, Gorka Knörr (Tarragona, Catalunya, 1950). 

Le franquisme y est symbolisé par un pieu qu’il est difficile d’arracher.

Frankismoaren kontrako kantua den L’Estaca, Luis Llach (Gerone, Catalunya, 1948) katalandar kantari famatuaren euskal bertsioa da, Xabier Letek (Oiartzun, Gipuzkoa, 1938-2003) euskaratu zuena, Gorka Knörr (Tarragona, Catalunya, 1950) euskal kantari katalandarrarenarentzat. Frankismoa konparatua da lurretik ezin ateratuzko hesol bati.

kantuak / liste des chants

www.baionan-kantuz.com