Urriaren 24ean
Azken urtxoak lagun, hor dugu urriko Baionan Kantuz, larunbat huntan.
Sasoin hastapen berria, duela hilabete bat, arrakastatsua izan da iragarriz ur bereko urtea.
Kantu berriak ere ez dira eskas eta joan den aldian errepikatu ginuen Mixel Labeguerie’ren « Oi Kanta berri » berriz arakatuko dugu, arras errexki ikusiz zoin untsa abiatu den joan den aldian.
Larunbat arte beraz, goizeko 11etan Lacarre plazan, ondotik Merkaturat joaiteko.
> kantuen egiteraua :
- Lacarre plazan :
Greziako itsas ontzia, Oi Kanta berri, Atarratzeko gaztelua, Maitasun aroak, Bale ihizi.
- Merkatuan :
Aberriaren mugak, Itsas ontzi baten, Mundurat eman ninduzun, Topa Dagigun, Ardiak lerro lerro, Aitatxiren autoa, Dama gazte xarmant bat, Egun da santi mamiña, Xoxuak, Xalbadorren heriotzean, Guk euskaraz.