Sagarno Eguna

 

Baionan Kantuz goizean eta
Sagarno Eguna arratsaldean :

- 11etan : Lakarra plazan

- 11ak30etan : Baionako merkatuan

 



Kantuen programa
 :

- Maitasun aroak (33)                 - Bortüetako ellürra (25)
- Topa dagigun (42)                   - Kanta (32)
- Mende lauren bat (12)
- Iduzki denian (27)                    - Bedatsian (8)
- Aberriaren mugak (44)              - Goizean goiz jeikirik (19)
- Bale ihizi (47)                          - Mendian gora haritza (46)
- Eñaut Bidegorri (20)                 - Xalbadorren heriotzean (26)
- Itsas ontzi baten (22)              - Peña Baiona (31)
- Aitatxiren autoa (30)                - Guk Euskaraz (20)



Sagarno Eguna
: 18etan :

18 etan : sagarnoen jastaketa
21 etan : PATXI ta KONPANIA
23 eta laurden : BUUZBU taldea                         > programa osoa


Egun bat animazio Baionan :

Maiatzeko laugarren larunbata beti berezia da Baionan, egun hortan iragaiten direlako Baionan Kantuz eta ondotik Sagarno Eguna.
Aurten ere bi hitzorduak elgarrekin dira. Goizeko 11etan hasiko da eguna Lacarre plazan kantu berrrien errepikapenarekin, ondotik Merkatuko galeriaren betetzeko eta airosteko. Programak kantu berrixkak eta ezagunagoak proposatuko ditu, denek berena egiteko gisan.


Arratsaldeko animazioak 4etan hasiko dira, Orai Bateko txistulariek eta Hiriburuko trikititxa eskolak karrikak alaituko dituzte, Sagarno Egunaren estrena ofizialerat heltzeko 6etan. Huntan Sagarno Egunean eskainiak diren 20 sagarnoen ekoizleek eta hauek xerbitxatuko dituzten 20 peñetako ordezkariek lehen basoa beteko dute oihukatuz «  gora Baionako Sagarno Eguna ». hitz hauek dute Espainiako atea idekiko eta publikoak hiru orenez, Sagarno Egunaren basoa eskuan, 20 sagarno ezberdinak jastatzen eta konparatzen ahalko dituzte, elkarteen pintxoak edo Ikastolako taloak janez, euskal soinu, kantu eta bertsuak gozatuz. Hain zuzen talde ainitz ibiliko dira batetik besterat: Orai Bateko txistulariak, Jo Txistua, Les Dauphins txaranga, Gaiteroak, Ibaialdeko kantariak, Trik'ero eta Etxepare lizeoko bertsulariak ( Txomin Elosegi, Ximun Cazaubon, Maiana Irigoyen …. )


Arratseko 8etarik goiti Patxi Perez eta bere konpainiak lekukoa hartuko du Mutxiko mutuekin lehenik ( markatuak ez diren mutxikoak ) eta ondotik bere ohiko Dantza piko erne eta aberatsarekin. Gaualdiaren bukatzeko BUUZBU garaztar taldeak bere euskal mashup akuztikoa proposatuko dauku. Laukote hunek euskal kantuak munduko kantu ezagunekin nahasten ditu jakitate eta omore haundirekin. Hots behar zen izpiritua, Baionako Sagarno Egunaren untsa bukatzeko.

Euskararen sustenguz

Hamekagarren urtearentzat  dute, Baionan bakotxak beren moldean Euskara defendiatzen duten elkarteek ( Gure Irratia, Baionako Gau Eskola eta Ikastolek ) animazio erraldoi hori antolatzen. Hain frantsestua den eremu batean, euskal kultura zabaltzeaz gain, hiru elkarteen helburua da beti bezala diru kotsiaren biltzea euskararen aldeko beren urteko lanaren finantzatzeko.

Aurten ere elkarte bakotxak beharrak baditu, Poloko Ikastola arrunt berritua izan da 2009an, Baionako Gau Eskola berria joan den urte bukaeran estrenatua zelarik eta Gure Irratiak, 2007ko sutea jasan ondoan eta geroztik behin behineko toki batean lan egin ondoan, hasten ditu arraberritze obrak. Hots, denen beharra baditaike euskararen zabaltzeko ezinbesteko tresna horien egun guzietako lanaren lauzkatzeko. 

Larunbat arte !

 

 

< berri zerrendarat itzuli