Pastorala Hitzaldia


Jean Louis Davant-en Hitzaldia : Pastorala

Irailaren 6an 18:30etan Euskal Museoan


René Cassin pastorala azken aldikotz emana izanen da Baionan, Bakearen Nobel sarituaren sort herrian, irailaren 15ean, igandearekin,  arratsaldeko 3ak eterditan Lauga gelan.

Anartean Jean Louis Davant pastorala horren eta beste zonbaiten idazleak konferentzia bat emanen du Euskal Museoan Euskal Kultur Elkarteak gomitaturik, ostirail huntan, irailaren 6an.

Huntan beti berritzen jakin duen jei xahar horren kodigoak eta gakoak azalduko ditu Xiberotar euskalzainak eta aipatuko bereziki, René Cassin-en idazteko egin duen prestaketa lana eta bizi aberats hortaz aintzinaean eman dituen aldeak.
 
Pastoralak ainitz kantu ekarri ditu euskal errepertorioari, eta horietarik zonbaitzu emanen dituzte Baionarat pastorala jin arazten duten bi elkartek, Buhaminak emazte koroak eta Tuntunak, Baionan Kantuz antolatzen duen elkarteak.

< berri zerrendarat itzuli