Martxoko Baionan Kantuz

Baionan Kantuz Martxokoa : !

Martxoko 23 ( Korrika bezpera)
11h:00 Euskal museoaren aintzinean

Martxoa Korrikaren heltzearen hilabetea dugu Baionan eta Baionan Kantuzena bere bezperan.

Hortako Tuntuna elkarteak euskararen gorazarre dituen kantuen xaramelatzerat – Aberriaren mugak, Kontrapas, Euskal Herrian euskaraz, Ez bedi galdu Euskara eta nolas ez Guk Euskaraz - jendea gomitatzen du beperatik berotzeko. « Kantuz » Jose Mendiage hazpandarraren kantu famatua, otsailean ikasten hasia errepikatua izanen da ere.

Korrika bezperan ere, hartan parte hartzeko bizkarrekoak salgai izanen dira Euskal Museoaren aintzinean. Azkenik, apirilaren 27an iraganen den Baionan Kantuzen 27 garren urtaburuko xehetasunak emanak daizke, beraz ez dudatu eta helduden larunbata arte.

Kantuen programa :

- Aberriaren mugak          42
- Kontrapas                      60
- Arrantzale maitagarri      16
- Kantuz                           13
- Armstrong                       8
- Goizian argi hastian        53
- Euskal Herrian Euskaraz  21
- Itsasoan urak handi        27
- Ez bedi galdu Euskera     32
- Mundurat eman ninduzun34
- Arbola gainean                25
- Arrosako zolan                51
- Guk Euskaraz                  68


< berri zerrendarat itzuli