Maiatzaren 28 an

Maiatzekoa itsasoari begira

 >> bideoak ikusi


Larunbat huntan dugu Baionako eta inguruetako kantarien hitzordua. Apirilako urte betetzearen kari, Katedraleko Kalostraperat itzuli bat egin ondoan, berriz gure usaiako ibilaldia eginen dugu Lacarre plazatik Merkatuko galeriarat.
Haatik jada batzu ohartu diren bezala, Lacarre plazako egonaldia memento batez baino luzeagoa izanen da eta Merkatukoa beraz laburragoa. Etorri beraz lehenik Lacarre plazarat hango akuztika goxoaren jastatzerat. Larunbat huntan bestalde, Benito Lertxundik, Jon Maia bertsulari zumaiarraren hitzekin moldatu « Itsasoari begira » (Deezer-en entzuteko klikatu) kantua emanen dugu 

Larunbat arte !

- 11h : Place Lacarre
- 11h30 : dans les Halles


Kantuen egiteraua :

Lacarre plazan:

Aberriaren mugak (39), Ixil ixilik (8), errota zaharra (24), Jaun baruak (15), Itsasoari begira (6), Oi kanta berri (31), Euskal rock (24), Xalbadorren heriotzean (40)

Merkatuan :

Begiak farrez (49), Itsasoan urak handi (10), Loretxoa (19), Dama Gazte (46), Ardiak lerro (41), Goizean goizik (38), Nevadarat (49), Guk Euskaraz (47).

A samedi !

< berri zerrendarat itzuli