Maiatzaren 22an
Baionan Kantuz : Maiatzekoa
Jada horra dugu Maiatzeko Baionan Kantuzen aldia, Apirileko urte muga oraino gogoan dugula. 13 garren urtebetezea gain gainetik ospatu zen mukurru betez Lacarre plaza lehenik eta ondotik Merkatua.
Usaiako lekuko kantariez gain beste ainitz Euskal Herriko zazpi probintzietarik jinak ziren Baionarat, Baionan Kantuzentzat lehenik eta ondotik egun osoa kantuz iragaiteko. Baionak zinez kantu eta besta egun ederra gozatu zuen eta Maiatzean ez luke gutiago ikusi behar.
Helduden larunbatean, Gipuzkoako Tolosan kantzueko taldea jinen da nunbrian, joan den hilabetean hasi sail berriaren lauzkatzerat. 13 garren urte hau, Tuntunak Ez Dok Amairu taldeari dedikatuko du, eta aldi huntan Julen Lekuona abeslari eta kantu egilea ospatuko du « Ez Ez dut Nahi » kantua errepikatuz.
Larunbat arte goizko 11etan egun eder batentzat berriz ere, goizean kantuz eta arratsaldean sagarno jastatzen, Baionako Sagarno Egunean.
Kantuen egiteraua :
- Lakarra plazan : Bedatsian (20), Zenbat gera (11), Ez ez dut nahi, Euskal rock and'roll (35) edo Lau teilatu (49), Arrosako zolan (45)
- Merkatuan : Aberriaren mugak (16), Dama gazte (43), Topa dagigun (50), Loretxoa (5), Bortüetako elürra (35), Ikusi nuenean (17), Erribera (44), Aitatxiren autoa (38), Ardiak lerro lerro (50), Ituringo arotza (42), Guk euskaraz (32)