Larunbatean Otsailaren 25an

Baionan Kantuz: berriz berotzeko

Otsail hotz hunen ahanzteko, horra laugarren larunbateko Baionan Kantuz. Joan den urtarrilean, eurriak dena aterbean egiterat behartu zituen, larunbat hunatn berriz Lacarre plazako ingurua gozatuko dugu, goizeko 11etarik goiti programa alai batekin. Huntan, bixtan dena, aurtengo kantu berrienak porogatuko ditugu, horietan Jojo Bordagaray kantariak eskuratu eta musikatu zuen perla « Mariñelaren kontrapasa », hemeretzigarren mendeko Jan Battitt Kamoussarri ziburutararen olerkia.


Kantuen programa :

Lakarra Plazan :
Iduzki denean (43), Itsasoari begira(6), Bortietako elurra (30), Marinela kontrapasa (7), Zenbat gera (16), Azken dantza hau (34), Gogoaren baitan (20), Mendian gora (19)
 
Merkatuan : 
Agure zaharra (35), Iturringo arotza (47), Erribera (45), Itsasoan urak (10), Goizean goizik (38), Nevadarat (49), Aitatxiren autoa (17), Guk Euskaraz (47)

Larunbata arte !

 

< berri zerrendarat itzuli