KARRIKALDI 2014


Hora aurtengo Karrikaldiren programa Besten ostegunetik iganderat iraganen dena Jacques Porte plazan, Lafayette saltiokiaren aintzinean.

Programa bi patetan daike beti bezala, lehenik dantza eta kantu ikusgarriak arratsaldeko lauak eterdi eta 7ak artean.

Eta hantik aintzina bestalierek parte hartzen ahalko dute dantzatu Dantzazpin, kantatuz Baionan Kantuzekin eta beriz dantzatuz Karikadantzarekin.

Aurten jostatzeko eta gozateko parada eskasik ez daike, dantza taldeen aldetik Orai Bat eta Leinua indarean hor daize eta larunbatean Santutxuko (Bilboko auzo bat) Gaztedi taldea deskubritzen ahalko da.

Kantariak aurten kantarisak daizke Itau kanbo aldeko gaztetxoekin astezkenean, Zortzi Buru eta Aire Ahizpekin ostirail eta igandean.
Dantzazpi, Leinua eta Orai Bateko txarangen esku daike eta Baionan Kantuz berriz Tuntunarena (programa), salbu ostirailean, orduko gomita Kuxkuxtu talde ezaguna baiditaike.

Karrikadantzan berriz gaskoi eta euskal taldeek aldizka eremanen dute, ahantzi gabe egun guziz izanen den Baionako Ikastolen talo jateko eta edateko tokia, indarrak egin ondoan lekuan berean erreparoa aurkitzeko euskara sustengatuz gainerat.

Berriz ere programa aberats eta herrikoia eskainiko daukute Ibaialde, Leinua, Orai Bat, Tuntuna, Trikili Trakala eta Baionako Ikastolen Laguntzaileak elkarteek, Bestak omore onean eta euskaraz iragaiteko.

 

< berri zerrendarat itzuli