Irailaren 26an
Baionan Kantuz’en hamabigarren sartzea, larunbat huntako dugu.
Usaian bezala, Baionako Ikastoletako buraso, buraso ohi eta lagunek osatzen duten Tuntunak, oren bat’erditako animazioa eskainiko dute kantu liburua eskuan.
Ekitaldi hori bi partetan iragaiten da :
- lehena 11etan xuxen hasten dena Lacarre plazan. Hor kantu berriak errepikatuak dira.
- 11 eta erditan kantari eta soinulari multzoa, Merkatuko galeriarat doa oren bat xaramelentzat.
Aurtengoan ere ez duda, kantu ederren ikasteko, kantatzeko eta entzuteko parada izanen da.
Lehen hitzordu huntan, Anje Duhaldek bere azken KDean Benito Lertxundirekin kantatzen duen Mixel Labeguerieren „Oi Kanta Berri“ ezaguna txertatua izanen da. Larunbat huntan lotu Baionan Kantuzeri, sartzea airoski hasteko xedearekin.
Larrunbat arte ! 11etan Lacarre Plazan
> Oi kanta berri-ren hitzak