Baionan Kantuzen 16garren urteburua


Apirilaren 27ean : Baionan Kantuz : 16 urte
 


Baionan Kantuzen hamaseigarren urteburua !

    11ordutan : Lakarra plazan
    11ak45 etan : Katedraleko kalostrapean
    12ak30 tan : Aperitifa ostatuetan
 

Ixil ixila urte bat gehiago pasatu du Baionan Kantuz ekitaldiak, Baiona euskal kantuz betetzen.
Apirila da urte mugaren hilabetea, beti berezikiago ospatzen duena Tuntunak, animazio hori eremaiten duen elkarteak.
Lehenik liburutto berri bat apailatu du ohiko kantuekin eta dotzena erdi bat kantu berriekin.

Horietarik bat segidan landua izanen da larunbatean, J.M. Iparragirren Trapu zaharak kantua, bere garaiko herriko trapu biltzaleari dedikatu kantu alegera.
Hunekin batean beste hamabost bat emaiterat gomitatzen du Tuntunak jendea, lehenik Lacarre plazan eta gero Katedraleko Kalostrapean, parada haundietan erabilia den lekua delakotz, ainitzen gustukoa dena.

Urteburu guziz bezala, zazpi probintzietako beren herri eta hirietan kantatzen duten taldeak juntatuko dira baionarreri. Eta aurten ere kopuru alai eta ederra bilduko da !
 

Kantuen egiteraua :

Lakarra plazan (11etan):
 
Iduzki denean (53), Lagun (24), Athenryko zelaiak (10), Goizean goiz (16), Bedatsian (50), Baratze bat (15), Trapu zaharrak (17), Txalaparta (45),
 
Katedraleko kalostrapean (11k45etan):
 
Zenbat gera (13), Aberriaren mugak (22), Ardo xuria (20), Nola bizi hala kanta (8), Begiak farrez (34), Gogoaren baitan (14), Urte Batez (41), Guk Euskaraz (36)


 

< berri zerrendarat itzuli