Baionan Kantuzen 15 urteak
Apirilaren 28an, Baionan Kantuzen 15garren urteburua zen !
KD berriaren eta liburutto berriaren aurkezpenarekin !
Joan den larunbata oroitgarria geldituko da, hilabetean behin gure hirirat euskaraz kantatzerat jiten direnendako. 11etan Katedraleko Kalostrapean hasten zen urtaburuaren ekitaldia, liburu eta dizka berriaren aurkezpena eta gero.
Bideoak ikusi :
> ZORIONAK ZURI
> JAUN BARUAK
> ZENBAT GERA
> ABERRIAREN MUGAK
bai eta ere
> reportage de FRANCE 3 EUSKAL HERRI (5'33tik goiti) édition du jeudi du 3 Mai
> reportage de EITB Iparraldearen orena (2'52tik goiti)
artikuluak :
> l'article du Sud-Ouest du mercredi 2 Mai
> voir l'article de ENBATA
Apirila guziz Tuntunak ekartzen ditu kantu berriak eta horiekin urteko luburua. 15 garren urtearentat, hunek 80 kantu dauzka, aspaldikoak eta lehen aldikotz emanen direnak urtean barna elkartuz. Lehen partean funtsean elgarrekin errepikatu ziren Alekxandre Bordagaraien Ardo xuria eta Etxahunen Goizean argi hastian bere 3 bertsuekin. 8 kantuetako lehen partea kantatu eta, pausa bat hartzen zuen ekitaldiak, Bizkaiko Taberna Ibiltaria, azken urtaburuetarat beti jiten den taldearen preziatzeko doia, agurtuz Donostiatik, Iruñatik, Lizarratik, Ziburutik, Hazparenetik eta Euskal Herriko hainbat lekuetarik jin jendea. Bigarren partean, kantu ezagunenak orroaz errepikatu zituzten ordurako bilduak ziren 500 lagunek. Horien artean Zorionak zuri Baionan Kantuz, piztuak ziren 15 xirioen inguruan, bururatzean hitzartuz Maiatzaren 26rako ekitaldiko.
Ekitaldi denboran ere Baionan Kantuzen bostgarren dizka deskubritzen zuen publikoak. Huntan 14 kantu daude, Ez dok Amairuren denborakoak, lehen euskal roka, Niko Etxart euskal rokaren aitatxirena eta beste euskal kantuaren erreferentziak diren obra ohargarri eta hunkigarriak. Dizka bat musikalki ainitz landu duena Tuntunak, entzunen dutener kantuz artzeko enbeia eman nahiean.
Eta eurria? Larunbatean Baionan zirenek ez dute senditu ere, zeren Katedraleko Kalostrapetik landa, 120 kantuzale joan baitira bazkaltzerat Marengo karrikako Kalostraperat, igande goiz arte Baionako harri zaharrak, irrintzina eta botz basekin inarrosiz.
---
> geroztik ukan mezu batzu :
Zokoa Kantuz - Socoa:
"Merci pour cette très bonne journée passée en votre compagnie et de tous les chanteurs . On en a plein la tête , que du bonheur ! notre seul "regret"c'est de ne pas avoir pu mobiliser plus de monde de notre groupe. Ca sera pour une prochaine fois. Milesker ainitz"
Taberna Ibiltaria - Bilbao :
"Larunbatekoa zoragarria. Kantu ederrak, musikari bikainak, giro itzela… Benetan gustura. Akats bakarra eguraldiarena, baina zer egingo diogu, bada, hori zen zuen esku ez zegoen bakarra eta. ZORIONAK eta segi beste 15 urtez… gutxienez."
---
15 urte eta beti gazte !
Hastapenean bezala, Baionan Kantuz ber gogoarekin prestatzen baitute
, Tuntuna elkartean bilduak diren lehen tenoreko eta ondoko eremaileek. Gogo berarekin eta, 180 ekitaldietako kantuek eta xaramelek ekarri indarrarekin. Plaza, jende eta kantu gehiago elkartu ditu urte bakotxak
Baionako bihotzean, Lacarre plazatik Merkatuko galeriraino eta Baionako Bestetako Jacques Portes plazatik besta buruetako Katedraleko Kalostraperaino.
15 urte eta gero kantu berriak partekatzeko nahikeria bera bizirik da, eta larunbat huntan euskal kantu ederrenetarik bat dukegu aho zintzurretan « Goizian argi hastian », 3 bertsuekin, kantu berri bakotxa goiz emankor berri bat baita.
Urteburu guziz bezala, zazpi probintzietako beren herri eta hirietan kantatzen duten taldeak juntatuko dira baionarreri.
Eta deneri ongi etorri gisa, egun hortan justu justua argitaratua izanen den Baionan Kantuz’en 5garren dizka aurkeztuko du Tuntunak, bere 14 kantuekin.
> Egiteraua :
- 10h30: Lacarre plazan, KD berriaren aurkezpena
- 11h00: Baionan Kantuzen lehen partea, liburutto berriarekin
- 11h45 : Bigarren partea Katedraleko kalostrapean (*)
- 12h30 : aperitifa ostatuetan
- 13h30 : bazkaria (Tuntuna kideentzat eta beren gomitentzat)
Kantuen egiteraua :
Lakarren : (10h30)
Aberriaren mugak, ardo xuria, urte batez, errota zahar maitea,
Gora ta gora beti, goizian argi hastian, mariñelaren kontrapasa, jaun baruak.
Katedraleko kalostrapean : (11h45)
Ardiak lerro lerro, itsaosan urak handi, Eñaut Bidegorri, goizean goiz jeikirik,
Zengat gera, baratze bat, gogoaren baitan, guk Euskaraz.
(*) Eskerrak beren laguntzarentzat Centre des monuments nationaux eta bere Presidentari bai ta ere Baionako katedraleko kalostrapeari