Baionan Kantuz Urtarrilekoa

Baionan Kantuz : Urtarrilekoa

Urtarrilaren 28an
11:00 Euskal Museoaren aintzinean


Baionan Kantuz ekimenaren urte berriko agiantzak helduden larunbatean ospatuak daizke, urtarrilaren 28an beraz, hilabeteko laugarren larunbatean, 25 urte hauetan egiten denaren segidan. Urteko lehena izanen den hunentzat kantu berri bat estrenatua izanen da, 1984ean gure kantarien eremaile den Jakes Dassance Hiriburutarrak, Didier Laffittte militantearen herioaren kari idatzi « Arrantzale maitagarri », Enekeo Labegueriek musikatua eta Guk taldeak kantatua, ainitzek gogoan dutena. Kantua hor da ere memento ilunen oroitarazteko eta horrela gure bidearen argitzeko. Bide bat alaia ere izanen dena izanen dugun programari so eginez.


Kantuen programa :


- Agure zaharra             20
- Herria zain                  59
- Azken dantza hau       68
- Behin batean Loiolan  57
- Arrantzale maitagarri   8  
- Bortietako elürra        12
- Ixil ixilik dago            60
- Haizea                      43
- Mendian gora aritza   71
- Xalbadorren heriotzean 37
- Papo gorri                 47
- Badira hiru aste         74
- Guk Euskaraz             67

 

Larunbata arte kantuz elgarrekin berotzeko.

 

< berri zerrendarat itzuli