Baionan Kantuz Urtarrilako

Baionan Kantuz :
Urtarrilako 25an 11:00 etan Euskal museoan
edo Albert 1er eskolan euria egiten badu

Urte berriari kantuz ariko dira Baionan Kantuzeko kideak urtarrilaren 25 huntan, beti bezala hilabeteko laugarren larunbatean, goizeko 11etan Euskal Museoaren aintzinean (edo Albert 1er eskolan ateri ez balitz).

Oren batean pasa xaramelatuak daizke 27 urte hauetan liburuxkan diren kantu historikoak Ardiak lerro lerro, Goizean goiz jeikirik, Bale ihizi, Lau haizetara; berriagoak ere Ilargia, Aitormena eta Baionan Kantuzena den Armstrong, bere gospel jatorri eta Nougaroren bertsioetarik inspiratua.

Aktualitateak manaturik Mixel Xalbador bertsularia gogoan, « Mundurat eman ninduzun » Benito Lertxundik musikatu Xalbador bere aitaren bertsuak emanak izanen dira, euskararen bi zerbitzari haundien oroitzapenetan.


Kantuen programa :

- Ardiak lerro lerro        76
- Goizean goiz jeikirik   66
- Ez bedi galdu euskera 32
- Ilargia                       21
- Mundurat eman ninduzun  37
- Lau haizetara              26
- Armstrong                  60
- Lore pollit baten bila    34
- Aitormena                   46
- Argi zirrinta zenian       42
- Ttiki ttikia                    41
- Bale ihizi                     67
- Guk euskaraz              71

Beraz larunbata arte.

 

< berri zerrendarat itzuli