Baionan Kantuz Urrikoa

Baionan Kantuz Urrikoa

Urriaren 28an 11:00
Euskal museoaren aintzinean

Horra jada urriaren laugarren larunbata begi bixtan, Baionan Kantuzen antolatzaile eta segitzailek sekulan  ahanzten ez dutena.
Beti bezala, Euskal Museoaren aintzinean bilduko dira goizeko 11etan, xaramelatzeko aurtengo liburuxkako kantuak, Tuntuna elkarteko kantari eta soinulariek prestatuak.

Oraikoan « Urtxintxa » Manex Pagolaren kantu famatua eta zentzuduna errepikatua daike, berriagoa den kantu batekin. Egia erraiteko, frantses baten bertsioa da, « Armstrong », Okzitaniako Tolosar kantari famatu batek moldatua eta Tuntunakoek euskararat egokitua.

Aste buru hau koroen aste burua izanen da Baionan eta Baionan Kantuz izanen da koro herrikoi eta zabala, nahi duenak praktikatzen ahal duena. . 

Kantuen programa :

- Agure zaharra          22
- Urtxintxak oihanian  14
- Amstrong                  8
- Dama gazte             57
- Herria zain               61
- Lau haizetara           29
- Arratsalde honetan   18
- Txikia                      39
- Ixil ixilik dago           62
- Mariñelaren kontrapasa 65
- Ituringo arotza          68
- Gogoaren baitan        50
- Guk Euskaraz            68

Larunbata arte !

< berri zerrendarat itzuli