Baionan Kantuz : sartzea !

 

Baionan Kantuz’en hamahirugarren sartzea, irailaren 25ean zen.

Usaian bezala, Baionako Ikastoletako buraso, buraso ohi eta lagunek osatzen duten Tuntunak, oren bat’erditako animazioa eskainiko dute kantu liburua eskuan.

Ekitaldi hori bi partetan iragaiten da :
- lehena 11etan xuxen hasten dena Lacarre plazan. Hor kantu berriak errepikatuak dira.
- eta oren erdi baten buruan kantari eta soinulari multzoa, Merkatuko galeriarat doa oren bat xaramelentzat.

Aurtengoan ere ez duda, kantu ederren ikasteko, kantatzeko eta entzuteko parada izanen da, bereziki , « Ez dok Amairu » 70garren hamarkadako mogimendoaren kantuak eta kantariak ezagutuz.

Nola Avironek errezebitzen zuen Perpignan’eko errugbi taldea, katalanen eta euskaldunen ateko anaitasunaren izenean « Agurre zaharra » kantua eman da, hau izanki Luis Llach’en « l’Estaca » kantuaren itzulpena.

Kantuen programa :

Lakarre plazan :
Urte batez (26), errota zaharra (12), lau teilatu (49), greziako itsas ontzia (22), topa dagigun (50)

Merkatuan :
Zenbat gera (11), gora ta gora beti (21), aitatxiren autoa (38), erribera (44), kanta (40), ituringo arotza (42), Mendian gora haritza (18), ardiak lerro lerro (50), Agure zaharra (..), peña baiona (39), guk euskaraz (32).





< berri zerrendarat itzuli