Baionan Kantuz Otsailakoa
Baionan Kantuz Otsailakoa :
Otsailaren 25 an - 11:00
Euskal museoa
'Zirzil'etan
Otsailaren 25a dugu Baionan Kantuzen eguna, eta ere Baionako Ihauteriena.
Tuntunako kideek ez zuten egun hori huts egiten ahal eta denak Lapurdiko Ihauterietako Zirtzilen mozorroa dukete, Ihauterien lehen hitzorduari zor zaion tonuaren emaiteko.
Publikoa ere gomitatua da ber gisan edo nahi duen bezala mozorrotzera.
Zirtzilak trapu zaharrez eta xingolez jauntziak dira eta programan ere hori azpimarratua daike « Trapu zaharrak » Iparragirreren kantuarekin .
Bestalde Kenzazpi talde ezagunaren « Ilargia » kantua ere estrenatua daike. Azkenik Pottokak ere bere bisitañoa egin dezake. Arrazoin ainitz larunbatean goizeko 11etan Euskal Museoan izaiteko kantatzeko gogoarekin.
Kantuen programa :
Ardiak lerro lerro 72
Aitormena 45
Arrantzale maitagarri 8
Iturringo arrotza 67
Ilargia 12
Bortian ahüzki 2816
Trapu zaharrak 44
Norat hoa 15
Mendian gora haritza 71
Arbola gainian 18
Argi zirrinta zenian 42
Eperra 33
Guk Euskaraz 67
+ Peña Baiona 16 ....Pottoka etortzean...
Larunbata arte !