Baionan Kantuz Otsaila 2025
Baionan Kantuz 2025 Otsailarena :
Otsailaren 22an 11:00 Roland Barthes plazan,
« zirtzilez » mozorroturik Baionako Ihauterikari.
Otsailaren 22a dugu Baionan Kantuzen eguna, eta ere Baionako Ihauteriena.
Tuntunako kideek ez zuten egun hori huts egiten ahal eta denak Lapurdiko Ihauterietako Zirtzilen mozorroa dukete, egun hortako Ihauterien lehen hitzorduari zor zaion tonuaren emaiteko. Publikoa ere gomitatua da ber gisan edo nahi duen bezala mozorrotzera.
Zirtzilak trapu zaharrez eta xingolez jauntziak dira eta programan ere hori azpimarratua daike « Trapu zaharrak » Iparragirreren kantuarekin.
Bestalde Eñaut Etxamendik Eñaut Larraldekin emaiten zuen “Ama zer duzu nigarrez” kantua ere estrenatua daike, Baxe Nafarroako bikote mitikoa gogoan. Ihauteriak hala manaturik, Baionan Kantuz Roland Barthes gunean iraganen da eta ateririk ez balitz, Albaert 1er eskolan.
Kantuen programa :
- Aberriaren mugak 40
- Norat hoa 24
- Itsasoan urak handi 28
- Mariñelaren kontrapasa 68
- Xorrotxak 5
- Ama zer duzu nigarrez 7 (akapela)
- Trapu zaharrak 45
- Eki eder 47
- Martxa baten lehen notak 17
- Auzoan zer berri den 70
- Zurekin batera 10
- Arratsalde honetan 20
- Guk euskaraz 71
Liburutxoa salgai izanen da, beti bezala, 3 €tan.
Larunbata arte !