Baionan Kantuz Musikaren Bestan
Baionan Kantuz Musikaren Bestan :
Ekainaren 21an 19:00
Euskal Museoaren aintzinean
Musikaren Bestak bakotxari bere kantu eta musika nahiaren plazaratzeko ahalaren emaitea zuen helburu hastapenean eta erran daiteke Baionan Kantuz ideia beretik doala 26 urte hauetan, bakotxari orentto batez kantatzeko parada emanez.
Aurten ere ekainaren 21ean, present daike Baionako hiriaren egitarauan arratseko 7etan, orain beretua duen Euskal Museoaren korralean.
Programa alai eta senti beratsua prestatu du Tuntuna elkarteak gogoratuz besteak beste EHZ festibala “Arrosako zolan” kantu famatuarekin eta beste ainitzekin. Denak gomit zirezte parte hartzerat ez bakarrik so egile gisa bainan aktür gisa, Musikaren Egunaren hastapeneko izpirituaren haritik, Musikaren Pesta osoki gozatzeko gisan .
Kantuen programa :
Kontrapas 60
Arratsalde honetan 18
Antoni ta Anton 6
Jon zaharra 52
Iturringo arotza 68
Ardo xuria 74
Txikia 39
Ama 38
Herria zain 61
Itsasoari begira 54
Arrosako zolan 51
Gogoaren baitan 50
Guk Euskaraz 68
Astezken arte !