Baionan Kantuz : martxoaren 26an


Xingar feria eta Bretainiako gaita

Martxoko hitzordua Bazko bezperan gertatzEn da aurten eta beraz Baionako Xingar Feriaren karietarat. 18 urte hauetan, Tuntunak hainbat harreman ehun ditu inguruan eta urrunago ere, eta horien artean, Bretainian.

Larunbat huntan hango gaita jo egile batzu jinen dira Tuntunako soinularien lagun, programako kantuer bagad aire baten emaiteko.

Bestalde ekitaldiaren bigarren partea Xingar feriaren baitan iraganen da.

Baina lehenik etxeko lanak ez dira ahantziak izanen, bi kantu berri  errepikatuak izanen baitira Lacarre plazan : Hertzainak taldearen « Aitormena » eta Niko Etxarten « Muga gainetik »

Kantuen programa :

Lakarre plazan :
Urte batez (48)
Atharratzeko gazteluko kantua (42)
Mariñelaren kontrapasa. Bedatsian (17)
Norat hoa (23)
Aitormena (10)
Müga gainetik
 
Mail Chaho Pelletier :
Bale ihizi (46)
Itsasoari begira
Topa dagigun (33)
Baratze bat (26)
Herrian zain (7)
Bake mina (15)
Athenryko zelaiak
Guk euskaraz (18)

A samedi !

 

< berri zerrendarat itzuli