Baionan Kantuz Maiatzekoa

Baionan Kantuz

Maiatzaren 25an
11:00 Euskal museoan

Maiatza hainbat onuren hilabetea omen da eta hilabete huntako Baionan Kantuzek ere ez duke haien eskasik. 27. urtemuga lorioski zazpi probintzietako lagunartean iragan ondoan, enbeia haundiagoarekin baizik ez gira elkartuko larunbat huntan, Euskal Museoaren aintzinean ; eta joan den aldian argitaratu liburutto berria eskutan, ez edozein, mendi alderat gomitatzen gaituen lehen orriko irudi ederra duenarekin, mendian botzak ozenago altxatzen direlako omen.

Ozenki beraz, kantu berriak eta betikoak kantatuko ditugu, horien artean apirilean estrenatu « Ikusi mendizaleak » eta berriagoa den Kenzazpiren « Ilargia » eta beste hainbat abesti bihotz altxagarri direnak.  

Kantuen programa :

- Agure zaharra        23
- Bale ihizi                67
- Kantuz                   15
- Jon zaharra            53
- Ilargia                    21
- Ardo xuria (akapela)77    
- Armstrong              60
- Erribera                  39
- Herria zain              64
- Azken dantza hau    72
- Gogoaren baitan      51
- Ikusi mendizaleak     6
- Guk Euskaraz          68

Beraz larunbata arte goizeko 11etan ttanko !

< berri zerrendarat itzuli