Baionan Kantuz : Maiatzekoa

Baionan Kantuz Maiatzekoa !

Maiatzaren 26an
11:00 Lakarre Plazan
12:00 Pilorin

Maiatzak emaiten gaitu jada udaren atean eta besteak beste, estropaden sasoinaren hastapenean.
Joan den urtean Lapurdiko arraun taldeak bere sartezea egin zuen hain hegoaldarra zaukun mundu hortan, arrakasta haundiz.
Sasoin berriarentzat nexkek ere beren taldea dukete eta Baionan Kantuzek bere sustengua ekarriko die kantuz, Azken Txanpa Urko Donostiarraren estropada munduko kantua proposatuz hilabete huntako hitzorduan.

Programan, hainbat kantu xahar izanen ditugu xaramelatzeko, maiatza baratzean, erroen egiteko hilabetea izanki, horra dugun sasoin berria erroak azkar abiatzeko bezala.

Lakarren :
 
Iduzki denian (69),
Atharratzeko gaztelua (59),
Itsas ontzi baten (56),
Bagare (39),
Azken txanpa (6),
Txalaparta (13),
Eiha eiha (61)
 
Pilorin :
 
Arrosako zolan (38),
Itsasoari begira (41),
Goizean goiz jeikirik (48),
Jaun baruak (58),
Mendian gora haritza (61),
Topa dagigun (66),
Norat hoa (21),
Guk Euskaraz (5).
 
Larunbata arte !

< berri zerrendarat itzuli