Baionan Kantuz Baionako Bestetan

Baionan Kantuz Baionako Bestetan :

Osteguna 11, Larunbata 13 eta Igandea 14
20:00 Jacques Portes plazan (Galeries Lafayette aintzinean) KARRIKALDI programaren barnean

Aurtengo Baionako Besta goixtiarrek beren berritasun andana badaukate eta Karrikaldi, Baionako euskal elkarteen hitzorduak, ez du hauen eskasik izanen.

Idekitze ofiziala, uztailaren 10ean, astezkenarekin arratsaldean izanki, Karrikaldi astezkenean berean hasiko da, eguerditik Ikastolen txosnarekin eta arratseko 7etan Bilaka konpainiaren BILABAL ikusgarri eta dantzaldiarekin.

Osteguna haurren eguna da eta oren batak eterditan, Karrikaldi ttiki dukete Jacques Portes plazan, Dantzazpi ttiki eta aurtengo haur kantu txapelketako Lapurdiko finalisten kantuekin.


Ondotik ohiko Karrikaldiren programazioa daiteke arratsaldeko lauak eterditarik goiti arratsalde guziz igande arte. Tenore hortan dantza ikusgarria da eta Leinua eskola, Iparraldeko makilarien lehiaketa, OLARRI Oihartzuneko dantza taldea (aurtengo gomita) eta Orai Bat preziatzen ahalko dira. Arratsaldeko 5ak eterditan kantaldiaren aldi da, Pauline Junquet eta zonbait kanturentzat Jon Itçainarekin, Altzükütarrak, Nafarroako joteroak eta Bost Axola emazte boskotearekin.

-Zazpietan Dantzazpi, Leinuako eta Orai Bateko txarangek segurtatuko dutena, salbu larunbatean, Hernaniko TXILIBITA Fanfarea gozatzen ahalko baita.

-Zortzietan Baionan Kantuz Kantaleon eskuan iraganen da Tuntuna eta Ibailadekokororekin.

-Eta arratseko 9ak eterditarik goiti Karrikadantzak gaua dantza araziko du Otxo, Bakatxa txaranga, Saltoka eta Rita Mutxiko taldeekin.

Eguerditik haste egun guziz Baionako eta inguruko Ikastolek xerbitxatuko dituzte edari, talo eta janariak, Gaztelu zaharraren harresiaren itzalpean, leku airestatuan, nun jartzeko lekuak ere badiren. 


> ikusi Kantuen programa

> ikusi 2024 Baionako besten Jotaren hizak !


> ikusi Karrikaldiren programa osoa

> ikusi Karrikaldiren Afitxa

 

 

< berri zerrendarat itzuli