Baionan kantuz: Azaroaren 23an
11 ordutan : Lacarre Plazan
11:45 etan : Merkatuan
Azaroko Baionan Kantuz freskoagoa iragartzen badute ere tenperaturen aldetik, berdin beroa daike Baionako karriketan.
Programaren berritasuna, Eñaut Etxamendiren « Argi zirrinta zenian » daike, amodiozko kantua, Baxe Nafarroako poetaren lehen kantuetarik bat Eñaut Larralde zenarekin hain ederki emaiten zuena, eta hainbatek errepikatua geroztik.
Lacarre plazan porogatua daike beste kantu berriekin batean eta ondotik Merkatuko galeriarat joanen da taldea kantaldiaren bururatzeko.
Oraitik zintzurraren berozteko gisan, Programa :
Lakarra plazan:
Aberriaren mugak (36), Itsasoari begira (45), Bake Mina (8), Argi zirrinta zenian (10), Aitatxiren autoa (30), Errota zahar (27), Mariñelaren Kontza pasa (46), Ikusi nuenean (39)
Galerian:
Eperra (40), Azken dantza hau (26), Ixil ixilik dago (41), Erribera (32), Trapu zaharrak (7), Begiak farrez farre (48), Ardiak lerro lerro (17), Guk euskaraz (42)