Baionan Kantuz : 27. sartzea

Sartzearen tenoreak jo du Baionan Kantuzentzat ere, kasirik bi hilabete ixiltasunen ondotik.

Horrek berriz elkartzeko nahia ez du azkartu baizik, Baiona euskal kantuekin kunlunkatzeko gogoarekin.

Gainerat ikasiko den kantu berriak ez dio besterik « Zurekin batera », EnTol Sarmiento famatuaren kantuak. Gomitatzen gaitu maite ditugunekin elkartzea, maite dugunaren egiteko, hots Baionan Kantuzen parte hartzerat.

Ohi bezala Tuntuna elkarteko soinulari eta kantariek programa alai bat prestatu dute.
Larunbata arte, hea zurekin batean kantatzen dugun....


Kantuen programa :

- Gora ta gora         43
- Mendiko borda      12
- Azken dantza hau 72
- Armstrong            60
- Zurekin batera       10  
- Bortian Ahüzki      27
- Arbola gainean      30
- Txikia                   38
- Iturringo arotza      71
- Agure zaharra       23
- Athenryko zelaiak  14
- Arratsalde honetan 20
- Guk Euskaraz.       71

< berri zerrendarat itzuli