Baionan Kantuz : 20 urte !

APIRILAREN 22an

20 urte !

Eta bai, uste gabean Baionan Kantuz animazioak bere 20 urteak beteko ditu apirilean.
Sortu zen 1997ko hilabete hortako 26an. Baionako Hiriondo eta Oihanako 40 buraso bildu ziren Lacarre plazan errepika batentzat eta gero ausartatu Merkaturat.
Ondoko bi hilabetetan berdin eta Baionako Bestetan beren botza entzun arazi zuten Dantzazpi eta gero, interesa piztuz jenden artean.

Sartzea irailan eta hor egin zen urrats haundia, Lacarre plaza eta gero, taldea Merkatuko galeriarat igan zen, bere lekua bai kantatzeko bai eta ere jenden izpirituan  atzemanez.

Geroztik indartu da Baionan Kantuz, 5 diska atera ditu eta lehen karrikako elgarretaratzea izanez, ttipiak egin ditu Euskal Herri guzian. Funtsian apirila guziz, bere urte burukari, hainbat talde jiten dira Baionarat, iturrirat edaterat nolazpait.

Hogeigarren urteurrena izanki, gauzak usaian baino haundiagoak abiatuak dira, beti izpiritu berean , euskal kantu herrikoiaren biltzar baten egitean.

Goizeko 10ak eterditan, Espainiako atean, kafe batek errezebituko ditu lehenik arribatuak liburutto berriaren deskubritzeko denboran, eta 11etan ttanko, 20 urte hauetan bezala, hasiko da Baionan Kantuz botzez eta pozez, « Agur denak » kantuarekin denak agurtuz.
Ondotik Auzitegi xaharrean, Euskal Museoan, Chaho Pelletier kaian eta azkena Lauga gelan. eguerdi, arratsalde eta gau parteko animazio guzia hor iraganen baita.

Hementxe den egunaren programak erakusten du zinez kantuz egun baten gozatzekoa badela:

10:30 - Harrera eta apairuen salmenta Espainiako atean

11:00 - KARRIKETAN KANTUZ (Eurria bada aterbez aterbe kantuz)
             kantuen programa ikusi tonuarekin

14:00 - Bazkaria Laugan menua ikusi
             Prezioa : 21 Euros

Apairuaren txartelaren ardiesteko, ordainketa Apirilaren 22an eginen da goizeko 10ak eterdietarik goiti Espainiako atean eta Lauga gelan arratsaldeko oren batetik goiti.

17:00 - Kanta kantari

19:00 - Dantza Piko PATXI TA KONPANIArekin

Ostatu eta talo arratsaldeko 2etatik goiti


------

20 ANIVERSARIO DE BAIONAN KANTUZ
SABADO 22 DE AVRIL 2017

10:00 – Recibimiento y reparto de tickets de la comida en la Puerta de España

11:00 - BAIONAN KANTUZ por las calles
                (Si llueve por lugares cubiertos)

             TODOS A LA SALA LAUGA

14:00 – Comida en la sala Lauga - 21 €uros - ver el menu

17:00 - Kanta kantari

19:00 - Dantza Piko con PATXI TA KONPANIA

Barra con talos a partir de las 14h

----

< berri zerrendarat itzuli